Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2009ko urtarrilak 9, Barikua

Inkestak

GERNIKA-LUMO

Jantziko duzu baserritar trajea datorren zapatuan, uztailaren 19an, Udalak antolatu duen Euskal Jaian?

Bai.    Jantziko nuke baina ez daukat trajerik.    Inola ere ez.    Aurton ez baina datorren urtean ikusiko dut.   

Jasotako botoak: 23

Bai.
 
% 39
Jantziko nuke baina ez daukat trajerik.
 
% 30
Inola ere ez.
 
% 22
Aurton ez baina datorren urtean ikusiko dut.
 
% 9

Jasotako mezuak:

8

amaia | 2008-07-17 12:16:03

nik beti euki dot gogoa erosteko baserritar jantzize edo gure aurrekoek erabiltzen biezen jantzize baina karuek direlez ez dot erosi. ba oingoan jai honegaz eskuza onena iruditu dazte bat erosteko. suposatzen da urtero eingo dan jaize dala ganera ezta?

7

2008-07-15 13:32:12

Holako jai bat egotie ondo dau!

6

2008-07-15 12:14:13

Ekaitz, zelako paridak ipini dozuz!

5

ekaitz | 2008-07-14 16:44:02

portzierto, aurreko erantzuna jarraitzeko: espero dut baserritarrismo hori jaiegunera mugatu beharrean, benetako baserritarrei laguntza handiagoak ematea, eta ez janzkerarako, prezisamente. Oraindik baserriak bizirik daude, hainbat gazte ere hirietatik baserrietara doaz... Ez bihurtu baserria folklore-museorako-produktu, baserriak bizirik! Soloak bizirik! Eta parranda ere bai, klaro. Ostera ere diot: ondo pasa!

4

ekaitz | 2008-07-14 16:39:09

tristea, baserritar janztea orain mozorro huts bihurtzea, eta ziur baserrietan aritzen direnek ez dituztela horrelako jantziak erabiltzen soloan-eta behar egiteko. Ertaroko azoketan ikusitakoa gertatuko da: mozorroak telebistan eta dendetako eskaparateetan ikusitakoen berdinak izango dira, eta pentsatuko dugu duela urte batzuk horrela janzten zirela gure herrian. Enfin. Ni ez, ez naiz jantziko, baina tira, ez neukan Gernikara joateko asmorik ere. Ni rockeroengana joan naiz, Bermeora, mozorrorik erosi barik. Ondo pasa!

3

2008-07-14 11:28:05

Jantzi horiek garestiak diraz, eta urtero antolatu-ko badan Euskal Jaia ba erosko nute. Amortizatzetko gitxienez. Baia urte baterako ez dut erosko.

2

2008-07-11 23:28:54

Gitxienez jaixe antolatuko da, oinarte eztana egon. Nire ustez, udalan partetik ondo.

1

2008-07-09 16:07:42

Ni jantziko naiz baina ez nago oso ados nola antolatu duen jaia Udalak. Herriko taldeekin elkarlanean egin beharko litzateke eta inola ere ez enpresa pribatu baten bidez.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Gainontzeko inkestak

Gaiak proposatu

Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi busturia@busturialdekohitza.info helbidera.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.