
busturialdea
2008-06-24
Guggenheim museoaren atal bat Urdaibain
Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok Guggenheim Museoaren atal bat Urdaibain eraiki nahi dutela esan du, deselerazio ekonomikoari aurre egiteko. Zer iritzi duzu berri horren inguruan? Mesede egingo al dio eskualdeari? Biosfera Erreserban kalterik izango al du?
2008-07-17
Eskualde honetako ia herritar guztok pasatu gara gure gaztaroan Sukarrietatako udalekuetatik eta lekua zoragarria da. Uste dot gune hori gure gazteek disfrutatzeko izan behar duela. Edo garratzitsuagoak dira kanpotik etorritako turistak pozik edukitzea?Nire ustez Sukarrieta euskal herriko gazteen gozamenerako izan behar du. Turistentzat ona dena guretzat ere ona da.
2008-07-17
Museo berria lanpostuak sortzeko dela esaten dute baina era berean apurtu ere egingo ditu edo behintzat skualdetik atera. Non jarriko du ba BBKk udaleku berria?
2008-06-27
Konfiantza gutxi emoten deu PNVk 30urtetan trapitxieu baino ezdabe ein eta
2008-06-27
Ibrretxek esan du proiektua aztapenetan dagoela eta azkenean denen artean erabakiko dutela edo zehaztuko dutela proiektua. Konfiantza apur bat eman behar diegu.
2008-06-27
Zein Helbururekin esan deu Bilbaok Urdaibaien egingo dutela proiektua eta gero ez du zehaztu non ipiniko daben museo berria? Noren interesak babestu nahi ditu? Jakin gureko naben proiektuek nori eingo dotzon mesede.Horrenbeste iluntasunek zeuzer san gureko dauela uste dot. 100.000.000 euro diu asko da gutxi batzuk erabakitzeko zer eta non egin. Nik susmo txarra hartzentzat asuntoari.
2008-06-27
Horrelako proiektu bat ezin da dekretu bidez erabaki ezta ere patidu politiko bakarrak proposatuta ere. Ahaldun nagusiak bota du arria eta PNV guztia txaloka hasi da. Aintzinatik, urte bete baino gehiagotik, ari direla proiektua aztrtzen esan dute. Lotsagabeak, nola da posible horrenbeste denboran landutako gaiari buruz ia inork ezer ez jakitea? Patronatuak ez daki ezer, Eskualdeko udalek ere ez dakite ezer. Hori esan dute behintzat. Beraz zer da gauza PNVak erabaki behar du gure eskualdearen etorkizuna? Egia da bera dela gehiangoa duen partidua, kasu askotan ezker abertzalearen ilegalizazioa bliatuz lortutako gehingoa. Eskualde honetan kolore askotakoak bizi gara eta denon artean erabaki behar dugu zer egin nahi dugun. Inposaketarik ez. Horrelako proiktuek argitasun gehiago beghar dute.
Izenbako | 2008-06-26
Guggenheimaren egoitza berria Urdaibain. Eta Urdaibaiko Patronatuak ez omen du horren berririk. Hori bai, zure lurretan zure etxea barriztu gura badozu, legea gora eta legea behera... mareatu egiten zaituzte. Legeak zer dira, batzuentzat bakarrik? Herritar xumeentzat bakarrik?
2008-06-26
Niri ez nau axola Guggenheim ekarten badabe bertora. Zer suposatzen dau horrek ba ??????
Ni neu | 2008-06-26
Ikeratute geratu naz entzun dotenean Guggenheim museoan parte barri bet eraiki gure dabela Busturialdean. Ni ez naz bizi inguru honetan, baie eztait honek zeozertara eroango gaituen. Ganera autopista barri bet ein gure dabe Zornotza-Gernika artean. Mesedez, usteot nahiko dala, Bizkaian dekogun altxor hau guztion artean jagon beharra dau. zer uste dozue?
Arratzuarra | 2008-06-26
Harrigarria benetan. PNV edo Partido del Negocio Vasco bezala ezagutua denak miseriara kondenatu nahi gaitu. Ezaguna dugu guztiok eskualdean 1. eta 2. sektorean ematen ari den galera, lurzoruen espekulazioarekin, enpresen deslokalizazioarekin... Gazteok ezinezkoa dugu etxebizizta duin bat eskuratzea eta herrietatik eskualde buruetara jeitsi beharra dugu lurzoru eta etxeen prezioen ondorioz. Gure eskualdea zerbitzuen zurrunbiloan murgildurik daukagu gure ohiturak eta garapen industriala galduz agintarien gestioen ondorioz. Gaur gure etorkizun beltzaren gainetik berri hau jaso eta nire ezinegona helarazi nahiko nuke argiki. Herritar eta gazteontzat etzebizitza edo proiektu ezberdinak sortzea odisea bat da Urdaibai biosferaren lege arrotzen ondorioz, baina PNVk beti bezala jaungoinkoaren gainetik ere nahi duena egiteko askatasuna duela uste du. Proiektu hau ezin zaiei debalde irten eta geratzea ezinbestekoa da. Berriz ere kultura elitista bat bultzatzen datorkiguz, gure herrietako sormenak zapalduz eta arte herritarra suntsituz. Gazteok Busturialdean bizi nahi dugulako, Marbella berri bat sor ez dezaten GUGGENHEIMik EZ!!! PNVrik EZ!!!
2008-06-26
Ze kontenedore erre dira gure eskualdean? Eta, aldiz, zenbat txantxuio urbanistiko burutu dituzte zure esanetan "boterean" daudenek? Pentsatu hobeto esaten duzuna eta begiratu zure inguruan gertatzen ari dena. Ia zertan joan den hiritarren diru gehiago. Urdaibai ez da espekuladoreen feudo. Naturaren erretserba izendatu bada, hain zuzen ere, honelako makroproiektuetatik babesteko izan da eta ez hormigoizale zekenen eskuetan jauzteko. Utzi bakean dagoena bakean eta zoazte zuen dirugose eta handikeriazaletasunaz beste nonbaitera
2008-06-26
Menos titanio y mas fundiciones
Gernikarra | 2008-06-26
Nik zalantza bat dekot. Zenbat gauza ein gura dauz Gernikako alkateak Astrako terrenoatan? Azken asteotan terreno horreri buruzko barri piloa argitaratu dira, asko alkatearen eskutik. Besteak beste, hezkuntzarako zentro bat, memoria historikoaren zentro bat eta kulturgune bat egingo dirala esan dau. Orain, barriz, Guggenheim be bertara eroatea proposatu dau. Ez dakit alkateak pentsaten badau terreno hori infinitoa dala. Espero dot gogoratutea nori esker ez dagoan orain zona guzti hori edifikatuta. Gernikak industria eta kultura sortzailea behar dauz, ez turismoa eta kultura estankoa. Lehenengoak etorkizuna bermatzen dabe, bigarrenak gitxi batzuentzako dirua
2008-06-26
Bai, nik be uste dot politikari honek miopia arazoak dabezela. Alde batetik, Urdaibai babestutako lurraldie da, baina askotan argi erakutsi doskuen moduen, batzuentzat bakarrik. Krisiari aurre eitteko, ekonomia bultzatzeko, zer otuko eta Guggenheim bat eittie Urdaibain. Holan konpontzen da krisi bat? Holan sortzen da lana eskualdien? Bai, itzelezko museoa eukiko dogu urte batzuk barru, baina bertoko gaztiok lana kanpoan eitten edo lan barik egongo gara
Ekaitz | 2008-06-26
Politikari hauek miopia arazoak dituzte. «Datozen 20 urteetarako euskarria litzateke». Eta hogei urte eta gero zertarako balioko du 100 milioi euroko proiektuak? Zenbat museo daude eskualdean berritu barik eta bertokoak zenbat bider joaten gara urtean (edo milurtean)? Zein da museo batek ematen duen bizitasuna? Guggenheimek zelako ekarpen kulturala egin du? Gurago gaztetxe bat (edo bi, edo gehiago), duda barik, nazioarteko topaketak antolatuta turismo aktiboagoa erakarri ahal duena, kultura sortzailea bultzatuko duena, bizitasuna dakarrena (baietz museo batek baino bisita kopuru altuagoa lortu), eta hogei urte baino urrunagora begirako gizarte-proiektu bat izango dena. Eta 100 milioi euro aurreztuta. Hori bai, sentitzen dut, baina ez da inor aberastuko gaztetxe bat bezalako proiektu batekin
2008-06-26
Albiste hau abenduaren 28koa dala esan leike!
2008-06-26
Puppiri oporretarako etxea egin nahi diote? Ez al du nahikoa Bilboko txabolarekin?
2008-06-26
Orain Guggenheim berri bat edo Bilbokoaren sukurtsal bat jarri nahi du Ahaldun Nagusiak gure eskualdean. Ze ondo! Horrela hemendik aurrera ez dugu lanera kanpora joan beharko, turismotik biziko gara. Gauza politak ipini, pobreak kanpora, aberatsak etorri. Urdaibai oso polita denez, orain arkitekto ezagun bat etorri eta berak erabakiko du non, erdi-erdian eta zelako handikeriz jositako eraikina behar duen gure eskualdeak. Beti kontu bera zementoz beteko dute gure eskualdea, aberats batzuen gozamenerako. Ea behintzat natura ondatzen ez duten.
2008-06-26
«Boterien dabenak dekoz eskubidiek geuzek eitzeko. Holan da, eta holan izengo da.Diruek inbertidu, zetako???????? Zuek erreniko kontenedor barrixek erosteko????
2008-06-26
Hauek berriro be euren poltsikoak bete gurean. Zergaittik ez dozue diru hori beste zeozetan inbertitzen? Etxebizitza sozialak, garraiobide hobeak, gastu soziala, osasun zentroak. Baina ez! Eraikuntza faraonikoetan diru gehiago atara leikezue zuon trapitxerietarako ezta? Zoazie pikutara eta utz eiguzue baketan. Trapitxeros!.
2008-06-26
«Artea, inguru naturala eta jasangarritasuna lotzea litzateke. Bai, espekulatzeko artea, inguru naturala eta urdaibai naturalki turismo elitista batentzako lekua bihurtzea eta jasangarritasuna hormigoigarritasun eta betiko lagunentzako txintxin hotsa bihurtzeko».
marije cereceda garaio | 2008-06-26
eta ospitale bat? unibertsitarako garraiorik? eta ...? Nori egingo dio mesedea ditxosozko museo horrek ?
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi busturia@busturialdekohitza.info helbidera.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.