Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2008ko abuztuak 29, Barikua

Eztabaidak

busturialdea

2008-06-11

Europar Batasuneko Lan ministroek onartu berri dute 65 ordutako lanaldia. Europako Batzordeak positibotzat jo, eta aurrerapausoa dela esan du, zer uste duzu?

Jasotako mezuak:

7

2008-06-20

Lotsagarrize dana da geur egun gaztiek ez dekiela lan eitxeko gogorik. Zenbat eta gitxiu hobeto. Antxine geuzek bestelakoak ziren, soloan lan ein, fabriken... danetarik eiten zan eta kejarik bez. Batzuk ipiniko nabezen nik gostora 65 ordu baino gehixautan biherrien.

6

herriko bat | 2008-06-18

Lotsagarria da Europako Batasunarena. Orain 65 ordu egin behar ditugula lan alde batetik. 70 ute arte egin beharko dugula lan... Ba horrela jarraituz gero hobe izango da gazte hil bestela aberats batzuek esklabu legez erabiliko gaituzte. Aurre egin eta gure mezpretsua erakutsi behar diegu.

5

2008-06-18

Lehen (oin urte batzuk), egunien 12-13 ordu edo gehixau egoten ginen lanien ta uste dot ez dala hainbesterako. Ganera ez dabe esaten hitzarmen bat sinatu bierko zala langile ta enpresaren artien? Eta langilien eskubidiek? Norbaitek lanien ordu gehixau eitzeko eskubiderik edo aukerarik ezin deu euki ala?Norberaren aukerie da.

4

2008-06-17

Atzerapausoa da, hainbat urtean lortu diren lan orduen murrizketaren atzerapauso nabarmena. Europaren neoliberalizazioaren beste ikur bat, agian beste batzuk baino agerikoagoa, zuzen-zuzenean kolpatzen gaituelako.

3

2008-06-12

Astakeria hutsa da. Egunien zenbat ordu direz lan ein biherko genittuzkeenak? 12? 14? Kapitalismoak irentsiko gaitu. Eta bizi noiz? Non daude politika sozialen aldeko hitz politak?

2

2008-06-12

Hori da, nork sartu gaitu Europa horretan? Bestelako Europa bat posible da! Bestelako Euskal Herria posible da. Sozialismoa!

1

2008-06-12

Argi dago. Diru freskoaren lagunak diraz horretxek. Aberastasuna geroz eta jende gutxiagoren eskutan geratuko da, langileen esplotazioaren bittartez. Nork sartu gaittu Europa horretan? Garai batean zioten legez, gera dezatela trena (baita AHT ere) nik bajatu nahi dot eta. Politikoak gaur egun enpresarioak diraz, zalantzarikez!! Sozialismoaren bideari hel diezaiogun (gure herria eurozaleen politikak irenstea nahi ez badogu)

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.