Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2008ko uztailak 4, Barikua

Eztabaidak

GERNIKA-LUMO

2008-04-30

Pablo Picasso kalea oinezkoentzat egitea

Udalak Pablo Picasso kalea oinezkoentzat egiteko obrak hasiko ditu laster. Bigarren fase batean, aldiz, Ciutat de Berga eta Industria kaleetan ere gauza bera egingo du. Zer iritzi duzu horren inguruan?

Jasotako mezuak:

6

2008-06-07

Bai arinauko alkatiek einbalez, negociando...harek bai negozizoa la ostia, baia beretzat!!!

5

2008-06-06

Hemen geuze asko esan eta ein ostirik bez! ondiņo alkatiek esan ban moduen, astrako parkiņe-gaitzik " ESTAMOS NEGOCIANDO ". Ondiņo karameloa hartu barik eta ya jaten! Ai ene! Nun ikusi ete da hori!

4

2008-06-06

Tenporalak berbiek esaten daben moduen denbora baterako izengo dixela gudeu esan, baia klaro, betirakoak dixenak ein arte.Ganera esan bien 2008 eta 2009 urtien artien mile ta piku aparkeleku sortuko dixela gerniken. Sasoie da ya kotxiek hor gernike erdixen geldirik ez eukitzeko ta gerniketik trankil trankil ibiltzeko gerniker danok!!! Herrixentzat oso onuragarrixe dala deritzot!!!

3

2008-06-06

Bai, niri be egokixe iruditzen jata oinezkoentzako eitzie Industri, Pablo Picasso eta Ciutat de Berga kaliek. Baia Gerniken momentu onetan daben arazorik eta handixena aparkalekuek die. Astran 300 aparkaleku ipiniko dabiez. Baia klaru esan bien bilkuran " APARKALEKU TENPORALAK " izengo diezela. Ta guk eztoguz bier tenporalak, guk betirako bidoguz. Ala, aparkalekuen arazoa tenporala da ??????? mesedez, que txorrada.

2

2008-05-31

Aparkalekuek nora doazen eta non eingo direzen gixau argi ta garbi geratu zan atzoko udalaren osoko bilkuran, teletik emon bienan. Ta kalie oinezkoantzat eitzie erabaki egokixe dala pentsetaot, batez be, holako kaliek bizitzaxune emotetzielako herrixeri. Aupa Gernike!!!

1

2008-05-21

Eta non aparkeu behar dogu orduen? lelengo hoba aparkalekuek egokitzie eta gero gerokoak.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.