Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2008ko uztailak 4, Barikua

Azken ordukoak

2008-06-27 | 13:47:17

Euskal Jaiak bi gune izango ditu

Egun horretako erreferente izango den zapia atera gura du Udalak

Uztailaren 19an egingo da lehenengoz Euskal Jaia Gernika-Lumon. Jose Mari Gorroņo alkateak eta jaietako zinegotzi Jesus Mari Alberdik jakitera eman dutenez, bi gunetan banatuko da, batez ere, egun horretako jaia. "Pasealekua nagusien gunea izango da, eta San Juan Ibarra plaza umeena", zehaztu du Gorroņok.

Ez du erantzunik

2008-06-26 | 14:18:34

Sei familiak hartuko dituzte saharar umeak aurtengo udako hilabeteetan

Sei umeetatik, lau duela lau urtetik ari dira urtero etortzen eta beste biak lehenengoz etorri dira aurten

Herriko sei familiak egin dute bat aurten `Oporrak bakean´ programarekin. Horrenbestez, sei izango dira ekainean, uztailean eta abuztuan bertan izango diren saharar umeak. Begoņa Landa Gizarte Ekintza saileko zinegotziaren esanetan, Ģ7 eta 12 urte arteko adina duten lau ume duela lau urtetik ari dira Gernika-Lumora etortzen urtero. Gainontzeko biek 8 urte dituzte eta lehenengoz etorriko dira aurtenģ. Tinduff-eko kanpamenduetatik datoz ume guztiak.

Ez du erantzunik

2008-06-26 | 11:43:24

Gazte asanblada Seber Altube auditorioan batuko da gaur

19:30ean jarri dute hitzordua; besteak beste Guggenheimaren egoitza berria izango dute hizpide

Ez du erantzunik

2008-06-25 | 13:25:54

Soldaten osagarria eskatzeko, protesta egingo dute udaletxeko garbitzaileek gaur, ELAk deituta

Urtean 51.000 euroko osagarria eskatzen dute, eta langileen konbenioa udaletxeko konbenioagaz homologatzea

Protesta egingo dute Udaletxeko garbitzaileek beraien lan baldintzak hobetzea eskatzeko. Soldaten osagarria eta konbenioa udaletxekoarekin homologatzea eskatzen dute. Gaur goizean bilera izan dute ELA sindikatuko arduradunek Gernika-Lumoko Udaleko zerbitzuetako zinegotzi Jesus Mari Alberdirekin. ĢEz dugu ezer zehaztu. Oraindik beste batzar bat egin beharko dugu. Izan ere, ELAk ekarri dituen datuetan zerbait gaizki dago, zenbakiak ez datoz bat. Beraz, datuak konprobatzeko eta errealak ekar ditzatela eskatu diegu, eta gero ikusiko dugu zer eskatzen duten eta zer eskaini dezakegunģ.

Ez du erantzunik

2008-06-25 | 13:25:01

Kirol eta kultur eskaitza zabala izango da Jai-Alai frontoiaren 45. urteurrena gogoratzeko

Ospakizunek ekainaren 27an hasi eta uztailaren 3ra arte iraungo dute

45 urte beteko dira Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoia inauguratu zutenetik. Urteurren hori ospatzeko aste osoko egitaraua prestatu du Gernika Euskal Jai Alai zesta-punta eskolak. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra arte, kultur eta kirol ekintzak antolatu dituzte.

Ez du erantzunik

2008-06-24 | 12:27:36

Asteburuan hasiko dira Udako Musika Jardunaldiak

Hamazazpi kontzertu izango dira, ekainaren 27tik abuztuaren 12ra

Gaur goizean egin dute Udako Musika jardunaldien aurkezpena. Guztira 17 kontzertu izango dira, ekainaren 27tik abuztuaren 12ra arte.

Ez du erantzunik

Ikasturte amaierako jaialdia ari da ospatzen une honetan musika eskola

2008-06-20 | 18:44:49

Ikasturte amaierako jaialdia ari da ospatzen une honetan musika eskola

Pasealekuan dira ikasleen emanaldiak eta umeentzako jokoak eta tailerrak ere badaude

Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasleak, gurasoak eta irakasleak ikasturte amaierako jaialdia ari dira ospatzen, orain, Pasealekuan. Hainbat lagun batu dira bertan eta, besteak beste, ikasleen emanaldiak, umeentzako puzgarriak, jokoak eta tailerrak daude. 20:00etan, aldiz, konboak taldeak hartuko du erreleboa.

Ez du erantzunik

2008-06-16 | 12:07:10

Enrique Morentek kontzertua eman zuen Jai-Alai pilotalekuan

Jende asko batu zen larunbatean gaueko 21:00etan Enrique Morentek Jai-Alai pilotakoan eskaini zuen kontzertuan.

Ez du erantzunik

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.