Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2009ko urtarrilak 9, Barikua

2008-07-22 | 13:27:41

Bihar hasiko dira Pablo Picasso kalea oinezkoentzat bihurtzeko lanak

Lanak urriaren amaierarako amaituta egongo direla dio Udalak

Bihar hasiko dira Pablo Picasso kalea oinezkoentzat bihurtzeko lanekin. Lan horiek, gainera, "ondo programatuta" egin gura ditu Udalak. Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroņok azaldutakoaren arabera, "lehenengo lorategiaren aldean egingo dira lanak, eta gero egokituko da kalearen beste aldea". Lanok herritarrei ahalik eta traba gutxien egiteko, sare bat jarriko dute.

Gorroņok argitu duenez, printzipioz ez dute aurreikusi kalea autoentzat ixtea. "Ezin izango da aparkatu, baina autoak igaro ahal izango dira bertatik". Kalearen bi aldeak oinezkoentzat bihurtu ostean errepidea bera egokituko dute.
Lanok burutzeko hiru hilabeteko epea izango dute. "Urriko azken astelehenerako prest egon behar du". Horretarako, 484.000 euroko aurrekontua izango dute, hasiera batean eman zutena baino zerbait baxuagoa –495.000–.

Kalea oinezkoentzat bihurtzearekin "gurpilezkoen eta oinezkoen trafikoa" bateratko helburua du Udalak; beti ere, "azken horien lehentasuna bermatuz, jarduera komertzial garrantzitsua duen gunea delako", Gorroņoren esanetan.
Lan horiekin lehentasunezko autoen eta oinezkoen zonaldeak definituko dituzte granitoa erabiliz, "baina baldosa desberdinak erabiliko ditugu. Oinezkoen guneaan lauki zuzenak jarriko ditugu, eta autoentzako betikoa". Horrez gain, zonalde bien artean eta zoladuraren azpitik, eri-urak garraiatzeko hoditeria jarriko dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

8

Izarori | 2008-07-24

Ez dot djakin hitzak elantxoben redakziņoa dekonik

7

Deskarau | 2008-07-24

Beti pelliken ia nok ataten daben albiste gehixau. Zelako txorradak! Dauzenak dauz eta kitto!

6

txo | 2008-07-23

Bermioko albiste gitxi? Gernikekoak asko? Ia ipiztazuz nire herriko 4 kilogramo notizi, 200 gramo murueta york eta pare bat muxike postrerako.

5

GERNIKARRA | 2008-07-23

Mozkor egon ziņen idazten atzo ala ? geurko hitza begitzu eskero, ikusi hasieran dabezen albistietatik 2 BERMIOTARRAK DIE. BAT ARRATZU-koa, BESTIE MURUETAKOA ETA BAT GERNIKARRA! Zer dekozu esateko horreri buruz ??????????? HEMEN HITZAK bere lana EDERTO BATEN eitzen deu. Beste geuze bat da, Gernike-ko Udaletxiek proiekto gehixau eitzie Bermio-koak baņo ta horren ondorioz Gernike-n albiste gehixau egotie!

4

IZARO | 2008-07-23

klaro dakitxela madalen egune zer dan!! ez ba!! ta ez beitu barri honen ordue, baizik eta neure mezuena (ezta agertuten baie neuk esangotzut, 15:00en bueltan idatzi doten). ta nik eztokure boikotie ezer ze hasikeratarik bazkidetu naitzen ta lagundu doten hitzan sorreran, bermiotar asko ta askolez... baie egunero leiduten, gero ta gernikarraue ikusten dot egunkarije... ze guzuie esatie... ta hori sentsazinue lagunen batek be komenta dost! ondo ibili (oinezkuen kale barritxik)

3

ni enaz gernikarra | 2008-07-22

Ia Izaro. Madalen egune badakizu zer dan? Albiste honek 13:47ko ordue deko, eta nik dakitzetela, Madalenak eguerditzen izeten die. Ordu horretan zuen alkatie ondino Izaro paseta egongo zan. Albistie kubridutie eta argazkixek atatie gurebazun, denporie itzikotzazu ba kazetarixeri erredakziņora bueltetako, ez? Gogoratu gure dot Busturialdeko Hitza Gernikako Hitza dinoen danontzat, biehr itzela eitzen dauen proiektue boikotietan ez dabela ezetan laguntzen. Hemen batzuk berba asko eta ein gitxi. Ta zu, gogoratu bermioko alde zaharran peatonalizaziņuegaz eta txakurren kakakaz periodiku honek emon ban kaka. Nire interesekoa ez zan, baia errespetetan neban zuei interesetan datzuelako.

2

2008-07-22

Albiste interesgarrixe Gernikarrontzat. Ondo deritzot uden hastie lanak egiten.

1

izaro | 2008-07-22

Ze albiste klase da hau? Madalen egune da ta herritxik kanpora gauzen bermiotarrok informazinue gudu, argakijek edo... busturialdeko hitza = gernikeko hitza!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.