Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2009ko urtarrilak 9, Barikua

2008-07-21 | 15:14:02

Udala pozik I. Euskal jaiarekin

Euskal Jaiak izan duen harreragaz pozik azaldu dira Gernika-Lumoko udal ordezkariak. Jaietako zinegotzi Jesus Mari Alberdik esandakoaren arabera, "jendea ibili zen bai Pasealekuan zein San Juan Ibarra plazan". Euskal Jairako atera dituzten zapiak ere "ia denak" saldu dituztela adierazi du. "2.900 atera genituen eta 2.000 saldu ditugu". Gaueko kantaldian ere mila lagun baino gehiago batu zirela argitu du.

Datu horiek adierazgarriak direla azaldu du Alberdik. Dena den, hobetzeko asko dagoela argi du. "Datorren urtera begira argi dut jai herrikoiagoa eta parte-hartzaileagoa bultzatu behar dugula". Kaleko giroa eta herritarren parte-hartza indartu gura du jaietako zinegotziak. "Herritik datorren jaia izan behar da, eta jendearen parte-hartzea bultzatu behar da, ez bakarrik egun horretan bertan, baita antolatzerako orduan ere". Horrela, herritarren parte-hartzea beharrezkotzat jo du. "Aurten Barakaldotik eta beste hainbat herritik etorri da jendea Euskal Jaian parte hartzeko, eta bertoko asko hondartzara joan dira", kritikatu du Alberdik.
Horrela, datorren urtera begira, besteak beste, bazkari herrikoia egitea ere aztertuko du Udalak. "Kalean bazkaltzeko aukerarik ez izateaz kexu izan dira zenbait herritar".

Jose Mari Gorroņo Gernika-Lumoko alkateak ere jaiaren balorzaio positiboa egin du. "Egia da jendea hondartzara joan dela egun horretan, uda txarra egiten ari dela eta, eguna probetxatzeko. Hala ere, Euskal Jaia egiten den lehenengo urtea izateko arrakasta izan du, nire ustez". Ia zapi denak saltzeak ere garrantzia duela uste du Gorroņok, eta zapatuko giroagaz jendea pozik dagoela esan du. "San Juan Ibarra plaza umeekin beteta egon zen, eta Pasealekuan ere jende asko ibili zen".
Hurrengo urtera begira, hala ere, gauzak hobetu daitezkeela uste du, "eta hobetu egingo ditugu. Nik balorazo ona egiten dut eta hurrengo urtean jende gehiagok parte hartuko duela uste dut".

 

 

Jasotako erantzunak:

8

Ni neu | 2008-07-24

Ez dau arrakastarik euki uztaileko zapatu bat ez dalako egun ona horrelako jaia antolatzeko,mundu guztia hondartzara joango zala aurretiaz ikusten zan.

7

2008-07-22

Zer dira jai esklusiboak?

6

mai | 2008-07-22

egize da jente gitxi egon zala, egun ona aspaldiko partez, ta 4 kartel jarri eskero ez deizela pentseu jai bat antolatzen dala e? pentsetan jarri eskero gerniken gitxi gora bera 15000 pertsona bizi direla ta 2000 zapi saldu direla, niri kalkuloak exito bat izeteko ez doztie emoten

5

2008-07-22

35 ēCrekin euskal dantzak eta kirolak ikustearen edo hondartzan egotearen artean aukeratzekotan, berriro aukeratuko nuke hondartza, dudarik gabe.

4

bingen | 2008-07-22

Frakasuak izen bat dauka "PARTE HARTUZ"."Golpe de Talonario"-ko jaiak ez daukate etorkizunik.

3

2008-07-22

Eta bandoak eta iragarkiak euskara hutsean egoteak ez du eraginik izan Euskal Jaiko frakasuan, Alberdi jauna? Mundu guztia parte hartzeko moduko jaiak antolatu behar dira, etorkinek, erdaldunek eta turistek parte hartu dezaten. Jai esklusiboa antolatzen denean hau gertatzen da.

2

Marisa | 2008-07-21

Agian hondartzan egongo ziran zortzirakarte

1

xabier | 2008-07-21

Txirri eta Jose Marik oftalmoloarengana joan behar dira,ze Euskal Jaia TXAPUZA bat izan zan.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.