Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2009ko urtarrilak 9, Barikua

2008-07-18 | 15:14:34

Astra ondoko lursaila erosi du dagoeneko Udalak

"Gaurko eguna inflexio puntu bat izatea" gura duela esan du alkateak

Gaur goizean sinatu dute Jose Mari Gorroņo alkateak eta Jose Maria Garmendiak Astra eraikinaren ondoko lursailaren salerosketa kontratua, notario aurrean. 3,9 milioi euro ordaindu ditu Udalak lursaila. Orain bi urte inguru aurreko legegintzaldiko udal gobernuak erosi zion Inmogroup enpresari beste zati bat. Kasu horretan, eremua txikiagoa izanik, 940.000 euro ordaindu zituzten.

Eguazteneko osoko bilkuran 3.500.000 euroko mailegua eskatzea adostu zuen aho batez udalbatzak. Mailegua hogei urtetan ordaindu beharko zaio banketxe emaileari.

Astrak eragindako astinaldi ekonomiko horen pausoak jarraitu nahi ditu Udalak. «Gaurko eguna inflexio puntu bat izatea nahi dugu. Aktibitate ekonomiko berriak sortzeko balioko du eta, modu horretan, Gernika-Lumoren zein eskualde osoaren biziberritzea lortu dezakegu».

Gorroņok berretsi duenez, bi gunetan egongo da banatuta lursaila. «Batetik, Energia berrietan zentratuta egongo den Goi Mailako ikasketa zentroaren gunea egongo da eta, bestetik, gune soziokulturala».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.