Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2009ko urtarrilak 9, Barikua

2008-07-17 | 14:36:24

Koordinadorak aurkeztutako mozioa

Udal ordezkariek osatzen duzuen Osoko Bilkurara zuzentzen gara idatzi honen bidez. Astra proiektuak martxan jarraitu dezan beste bizileku baten bila aritu gara azken hilabeteetan. Proposamen bat ere badago mahai gainean Pasilekuan kokatzea Astra proiektua.

Gertakari ugari jaso dira proposamen hau mahai gainean jarri zenetik. Batetik, XX. Mende hasieratik Pasilekuko bi eraikinak Hezkuntza Sailari lagata daude, nahiz jabetza munizipala izan.

Bestetik Hezkuntza Sailak bulego batzuk tokiz aldatzeko beharrarekin aurkitu da. Zein da ondorioa, Pasilekua Hezkuntza sailari lagata dagoenez bulego hauek bertan kokatzea planteatzen ari dira.

Bi gatazka sortzen dizkigu guri egoera honek:
- batetik Astratik uste dugu garaia iritsi dela Pasilekua berriro espazio munizipal eta publikoa izateko. Pasilekua Gernikentzako!!!

- bestetik, Pasilekua herriarentzako izaki, bertan kokatu beharreko zerbitzuak edo eskaintza herritarrentzako interes publikoa izan behar du, eta sentitzen dugu baina guretzat bulegoek ez dute helburu hori betetzen. Bulegoak izango lirateke eta ez herriarentzat espazioa.

Horregatik Udal ordezkaritza duzuen alderdi politikoei eskatzen dizuegu Pasilekua Gernikentzako izan dadin urratsak eman ditzazuela eta Hezkuntzari espazio duin bat eskaini.

Hauxe da onartu beharreko puntua:

1. Gernika-Lumoko udal ordezkari naizen honek Pasealekuko eskolak udal jabetzara bueltatzearen alde egiten dut, Pasilekua Gernikentzako.

2. Pasilekuan herritarrentzako interes publikoa duten proiektuak kokatzeko urratsak emango direla, era iraunkorrean liburutegia eta denbora tarte baten (eraikina eraberritu arte) Astra proiektua. Beharrezkoa izango da batetik Jaurlaritzari Pasilekuko desafekzio eskaria egitea eta horrela Pasilekua Gernikentzako izan dadila lortzea eta bestetik Hezkuntza sailari bulegoak eskaintzea, azpiegituretan inbertsioak eginez.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.