
2008-07-17 | 14:35:49
Udalbatzak oniritzia eman dio Astra proiektua Pasealekuko eskoletan kokatzeko proposamenari
Behin-behinean erabili ahalko du koordinadorak eraikina, beti ere eskolen desafekzioa egiten baldin bada
Azken asteetan behin eta berriro aldarrikatu du Astrako koordinadorak gune autogestionatu baten beharra dagoela herrian, arma lantegi izandakoa konpontzen den bitartean. Atzo bertan eman zuen koordinadorak urrats berri bat, Pasealekuko eskolen proposamena mahaigaineratuz osoko bilkuran.
Ezker Abertzalea udal taldearen laguntzagaz, bi puntuz osatutako mozioa eroan zuen koordinadorak bilkurara. Batetik, "Pasealekuko eskolak udal Pasilekuan herritarrentzako interes publikoa duten proiektuak kokatzeko urratsak emango direla, era iraunkorrean liburutegia eta denbora tarte baten (eraikina eraberritu arte) Astra proiektua. Beharrezkoa izango da batetik Jaurlaritzari Pasilekuko desafekzio eskaria egitea eta horrela Pasilekua Gernikentzako izan dadila lortzea eta bestetik Hezkuntza sailari bulegoak eskaintzea, azpiegituretan inbertsioak eginez".
Udalbatzak oniritzia eman zion mozioari, EAJ, Ezker Abertzalea udal taldea, Aralar eta PSEren aldeko botoekin. EA abstenitu egin zen eta ordezko mozio bat proposatu zuen.
Gauzak horrela, behin-behinean erabili ahalko du koordinadorak eraikina, beti ere eskolen desafekzioa egiten baldin bada.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.