
2008-07-15 | 15:34:35
Agroskate jaialdiko antolatzaileak gustura azaldu dira zapatuan egindakoagaz
Euriak eguneko egitarauan eragin zuen
Skate zaleek Gernika-Lumoko ‘El Pesebre’ parkean izan zuten hitzordua zapatuan Agroskate jaialdiaren XVIII. edizioan. SkateBlacks Lagunacks elkarteak ekintzez jositako hamalau orduko jardunaldia antolatu zuten. Taldea gustora azaldu da egindakoagaz: «Euriak ez zuen jaialdiaren erritmoa apurtu. SkateBlack Lagunacks elkarteko kideen ekimenei esker, publikoa gurean mantentzeko gai izan ginen».
Goizean gaztetxoak izan ziren protagonistak. «TxikiSkate-ko parte-hartzaileek maila bikaina erakutsi zuten. Esan daiteke edizio guztietako altuena izan dela». Azkenean, Asier Wolschrijnek irabazi zuen 12 urtez azpikoa.
Arratsaldean, berriz, skate munduaren inguruko adierazpide guztiak kontutan hartzeko, MarrazkiBoarding edota Blind Riders erakustaldiak izan ziren ikusgai. Proposamen bitxiek zale askoren interesa piztu zuten. Publikoak erakustaldi dibertigarrietaz gozatzeko aukera izan zuen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.