
2008-07-08 | 13:09:33
Gernikako Euskal Jaian kantaldia eskainiko dute Erramun Martikorenak eta Gorka Knorrek
Mikel Markez eta Niko Etxart ere izango dira
Euskal jaiaren egitarauaren berri eman du Udalak. Jose Mari Gorroņo alkateak eta Jesus Mari Alberdi jaietako zinegotziak jakitera eman dutenez, iluntzeko kantaldian Erramun Martikorenak eta Gorka Knorrek ere parte hartuko dute, Niko Etxartekin eta Mikel Markezekin batera.
Pasealekuan izango da emanaldia, 20:00etan.
«Martikorena eta Knorr erretiratuta daude, baina Gernikara etortzeko prest agertu dira, iusioa egiten baitie Gernikan abesteak», zehaztu zuten.
Euskal Jairako zapia
Egun horretarako, gaiera, zapi berezia atera du Udalak. «Udalak berak egin du zapiaren diseinua, eta Gernikako banderaren koloreak izatea nahi izan dugu. Erdian lauburua du», argitu zuten Gorroņok eta Alberdik.
Turismo bulegoan egongo da salgai zapia, «euro eta erdiren truke, gutxi gorabehera». Herriko beste leku batzuetan ere salgai jartzeko aukera ztertzen ari dira orain.
«Gernikako jaietarako zapia badugu, eta atera dugun hau Euskal Jairako zapia izatea gura izan dugu», Gorroņoren esanetan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.