
2008-07-04 | 17:52:58
San Fermin eguna ospatuko dute umeek astelehenean, Agarren
11:00etan jarri dute hitzordua, San Kristobal plaza
Ehunzango jolasan aisialdi taldeak San Fermin eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu astelehenerako, zazpigarren urtez.
San Kristobal plazan batuko dira, 11:00etan, mozorroak prestatzeko eta San Fermini abestu beharreko kantuak entseatzeko. 12:00etan izango da txupinaren jaurtiketa, `alkateak´ pregoia irakurri ostean. Entzerrua 12:05ean izango da, `Arrapaladan´ ganaderiaren eskutik.
Ordu erdi inguru iraungo du entzerruak eta ondoren ohiko argazkia aterako dute zezenek eta parte-hartzaileek. `Pobre de mi´ abesten emango dute amaitutzat ekitaldia.
Ehunzangokoen esanetan, «ekintza hau 14 urte arteko umeei zuzenduta dago eta doakoa izango da. Herriko ume guztiak gure egun berezi honetan parte hartzera animatu nahi ditugu».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Iazko San Fermin Txiki
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.