
2008-07-03 | 11:27:37
Espazio bat aldarrikatzeko batuko dira gaur gazteak
Auditorioan jarri dute hitzordua, 19:30ean
Autogestiorako espazio bat aldarrikatu asmoz, Antzerki Eskolak, Lilibertsok, Busti Irratiak, Iparragirre musika-elkarteak, Trinkete antitxokoa eta Ieup! Gazte Asanbladak agerraldia egingo dute gaur arratsaldean. Diotenez, sei hilabete daramatzate kalean. "Urte erdi, euri asko. Ezin dugu gehiago itxaron. Pasilekue orain"
Aitzaikiarik onartuko ez dutela diote, "gazteok elkartzeko, autogestiorako, gure kabuz egiteko, konpartitzeko, antzerkirako, dantzarako, irratirako, sormenerako..." leku beharra dutelako.
Seber Altube auditorioan jarri dute hitzordua, 19:30ean.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.