
2008-07-02 | 16:01:30
Zapatuan banatuko dituzte 'Euskaraz bai' ziurtagiriak
Merkatu plazan egingo dute ekitaldia, azoka berezia aprobetxatuz
Herriko zenbait elkartek, komertziok eta profesionalek lortu dute dagoeneko 'Euskaraz bai' ziurtagiria. Hartutako konpromiso horren erakusgarri, ziurtagiria jasoko dute zapatuan, Merkatu plazan egingo den ekitaldi publikoan. 13:30ean izango da eta Aitzol Zubizarreta ariko da aurkezle lanetan.
Urtea amaitu orduko, dena den, beste zenbait entitatek lor dezakete ziurtagiria. Izan ere, abendura arteko epea eman dute prozesua gauzatzeko. «Lan eskerga eskatzen du eta batzuk ezin izan dute egin oraindik, Aita Villasante Udal Euskaltegiak edota Seber Altube ikastolak, esaterako. Euren asmoa da, ordea, urtea amaitu baino lehen ziurtagiria eskatzea».
Zapatukoa bezalako ekitaldirik, dena den, ez dute berriz egingo. «Euskara sailaren asmoa urtea amaitu baino lehen ziurtagiria lortzen duten gainontzeko entitateak batzea da argazkiren bat ateratzeko. Horrez gain, triptiko batzuk aterako ditugu herritarren konpromisoa zeintzuk hartu duten jakin dezaten».
Ziurtagiria eskuratzeko 90 euroko urteko kuota ordaindu beharko dute akordioarekin bat egiten dutenek. Aurten, hitzarmena sinatzen duten lehenengo aldia izanik, Udalak hartuko du bere gain zigilu bakoitzaren kostuaren %30a.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.