
2008-07-01 | 14:09:33
Egitarau zabala izango da asteburuan, Agarreko jaietan
Barikutik domekara bitartean hainbat jarduera izango dira San Kristobal plazan eta inguruetan
Agarre auzoa jaietan murgilduko da datorren asteburuan. Orain urte batzuk hasi ziren antolatzen auzo horretako jaiak, baina, urteek aurrera egin heinean sustraitzen doaz gernikarren artean. Jai arloko zinegotzi Jesus Mari Alberdiren esanetan, "Agarreko jaiak dagoeneko finkatuta daudela esan daiteke eta oso garrantzitsuak dira Gernika-Lumorentzat".
Barikutik domekara bitartean izango dira jaiak Agarren, eta zabala izango da hiru egun horietan bertan aurkitu ahal izango den eskaintza.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.