Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2008ko abuztuak 21, Eguena

2008-06-26 | 11:44:05

Gazte Asanbaldaren deialdia

Inbertsio handiak, ateraldi disdiratsuak eta titular potoloak. Guggenheim eskualdera dator eta inork ez daki ezer.

Kortsario politikoek porlanaren eta hormigoiaren industriaren tesiekin bat eginez, hazkunde ekonomikoa errepide eta azpegitura berrien eraikuntzan oinarritu dute oraingoan ere.

Ez. Museoak ez dira txarrak. Museoak txarrak izango dira baldin eta museoak besterik ez badira egiten. Museo bat hemen, museo bat han, azken museoa hor, obrak han eta Alkateen promesa ustelak hemen: Astra ez erabiltzea erabaki genuen, Udalak beste espazio bat utziko zigulakoan.

Hilabeteak igaro ondoren kalean gaude; dena airean, dena espekulazioa. Hausnartzeko garaia da, parte hartzekoa, aldaketak izango badira eskualdean, denon onurarako izan daitezela. Hara hor erronka. Auditorixoan alkar ikusko dogulakoan,

Ieup! Gazte Asanblada

 

 

Jasotako erantzunak:

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.