
2008-06-25 | 13:25:54
Soldaten osagarria eskatzeko, protesta egingo dute udaletxeko garbitzaileek gaur, ELAk deituta
Urtean 51.000 euroko osagarria eskatzen dute, eta langileen konbenioa udaletxeko konbenioagaz homologatzea
Protesta egingo dute Udaletxeko garbitzaileek beraien lan baldintzak hobetzea eskatzeko. Soldaten osagarria eta konbenioa udaletxekoarekin homologatzea eskatzen dute. Gaur goizean bilera izan dute ELA sindikatuko arduradunek Gernika-Lumoko Udaleko zerbitzuetako zinegotzi Jesus Mari Alberdirekin. «Ez dugu ezer zehaztu. Oraindik beste batzar bat egin beharko dugu. Izan ere, ELAk ekarri dituen datuetan zerbait gaizki dago, zenbakiak ez datoz bat. Beraz, datuak konprobatzeko eta errealak ekar ditzatela eskatu diegu, eta gero ikusiko dugu zer eskatzen duten eta zer eskaini dezakegun».
Urtean 51.000 euro gehiago eskatzen ditu ELAk langileentzat. «Horregatik, gauzak ondo pentsatu behar ditugu. Agian hobe da Udalak berak zuzenean azpikontratatzea langile horiek», zehaztu du Alberdik. «Guk orain Garbialdik berak kontratua betetzen duen ikusi behar dugu. Hola bada, ELAk ekarri ditzala bere datuak eta hitz egingo dugu».
Busturialdean sindikatu horretako arduraduna den Jose Antonio Trabuduaren esanetan, "gure iritziz garbitzaileek ere udaletxeko langileen baldintzak izan behar dituzte». Goizeko batzarrean ezer ez dutela zehaztu gaineratu du Trabuduak. "Egia esateko, Udalaren partetik oraindik ez dugu ezezkorik jaso, ezta baiezkorik ere".
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.