Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2008ko abuztuak 21, Eguena

2008-06-25 | 13:25:01

Kirol eta kultur eskaitza zabala izango da Jai-Alai frontoiaren 45. urteurrena gogoratzeko

Ospakizunek ekainaren 27an hasi eta uztailaren 3ra arte iraungo dute

45 urte beteko dira Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoia inauguratu zutenetik. Urteurren hori ospatzeko aste osoko egitaraua prestatu du Gernika Euskal Jai Alai zesta-punta eskolak. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra arte, kultur eta kirol ekintzak antolatu dituzte.

Besteak beste, `Gernika Jai-Alai. Historia eta Arkitektura´ izeneko liburua aurkeztuko dute bariku honetan, hilaren 27an. Liburuak 45 urteko historia batzen du. Batetik, eraikinak duen balio historiko-arkitektonikoa azaltzen du. Bestetik, arlo sentimentala azaltzen du. Horrez gain, emakumeen arteko zesta partida ere izango barikuan. Eskolako arduradun Gonzalo Beaskoetxeak azaldu duenez, "Euskal Herrian lehenengo aldiz jokatuko da emakumezkoen zesta partida bat". Hain zuzen ere, Bartzelonako (Herrialde Katalanak) eskolako lau zestalari izango dira Gernikan.
Bestalde, ekainaren 29an Gernikako zesta punta eskolaren xistelarien ereserkia aurkeztuko dute. Besakoetxeak adierazitakoren arabera, "ereserki hori Jose Antonio Arana Martijak egin zuen 1969. urtean. Orain partiturak berreskuratu ditugu, Arana Martijak berak eman dizkigu. Ereserkiaren aurkezpenean Gaudeamus koralak ere parte hartuko du".

Bi erakusketa
Ekainaren 27tik uztailaren 3ra arte, bi erakusketa izango dira ikusgai Jai-Alai frontoian. `Grnika Jai Alai 45 urte´ izenekoak frontoiaren historia azaltzea du helburu, eta 40 argazkiz dago osatuta. Bigarrenak `Xisteraren historia´ du izenburua, eta 1850. urtean xistera sortu zenetik 2005. urtera arteko ibilbidea azaltzen du. Erakusketa hori 14 panelez osatuta dago.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.