
2008-06-24 | 12:27:36
Asteburuan hasiko dira Udako Musika Jardunaldiak
Hamazazpi kontzertu izango dira, ekainaren 27tik abuztuaren 12ra
Gaur goizean egin dute Udako Musika jardunaldien aurkezpena. Guztira 17 kontzertu izango dira, ekainaren 27tik abuztuaren 12ra arte.
Lizeo Antzokian, Euskal Herria Museoko lorategian, Lumoko San Pedro elizan, Andra Mari elizan, Mertzede komentuan eta Seber Altube auditorioan izango dira kontzertuak.
Bariku honetan Bilboko Orkestra Sinfonikoaren metal boskotea izango da Lizeo Antzokian, 20:30ean. Zapatuan, berriz, Joxe Benantzi Bilbaok hitzaldia emango du Mertzede komentuan, hango organoaren mendeurrenean. Organo hori berriztu egin dute eta zapatuan, 19:30ean, berrinauguratuko dute. Bestalde, Katamalok kontzertua emango du zapatuan Lizeo Antzokian, 21:30ean.
Uztailaren lehen hamabostaldian musika klasikoaren kontzertuak izango dira Lumoko San Pedro elizan. Uztailaren bigarren hamabostaldirako eta abuztuaren hasierarako, berriz, aire zabaleko kontzertuak antolatu dituzte Euskal Herria Museoko lorategian eta Seber Altube auditorioan.
Umeentzako kontzertua
Lehen aldiz aurten umeentzako kontzertua aurreikusi dute: "Musika tresnen fabrika". Uztailaren 30ean izango da, 20:00etan, Seber Altube auditorioan
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.