
2008-06-12 | 12:22:40
Gose eta egarri greba hasi du Jabi Abaunza preso politikoak
Arkaitz Bellon elorriotarragaz hasi du greba; biak bakartuta daude modulo batean
Gose eta egarri greba hasi dute Jabi Abaunza preso politiko gernikarrak eta Arkaitz Bellon elorriotarrak. Askatasunak jakinarazi duenez, Arkaitzek sekulako jipioia jasan omen zuen funtzinarioen eskutik, eta hori da gose eta egarri greba hastearen arrazoia.
Bi presoak Algeciraseko espetxera heldu ziren duela gutxi, eta gainontzeko preso politikoengandik bakartuta dituzte, beste modulo batean.
Abaunzaren senideek ez dute bere egoeraren berri, eta Algecirasko espetxean bizi duen egoera txarra dela aipatu dute. Baieztatu dutenez, kamara bat du bere ziega filmatzen, eguneko 24 orduetan. Horrez gain, astean dei gutxi dituela eta horiek oso laburrak izaten direla esan dute.
Polikikoa????? | 2008-06-13
Batzuentzat izango da baina beste batzuentzat ez. Beraz, hedabide plural batean hizkuntza plurala. "Preso" hitz soilarekin denak pozik. Gomendioa baino ez da, hitzaren onerako, hedabide ona delako nire ustez
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.