Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2008ko uztailak 4, Barikua

2008-05-14 | 14:42:15

'Baccharis hamilifolia' erauzteko programa pilotuak emaitza onak utzi ditu

Orain arte hamabi hektareatan jardun du Jaurlaritzak eta aurten beste hainbestetan erauziko dituzte ‘Baccharis hamilifolia’ espezieko landareak

2007an jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailak ‘Baccharis hamilifolia’ espeziea erauzteko proiektu pilotua. Gaur ezagutarazi dituzte emaitzak. Jaurlaritzako Bioaniztasun eta Ingurumen Partaidetza zuzendari Elisa Sainz de Murietan argitu duenez, «Forua eta Kortezubi udalerrietako goi padurako hamabi hektareatan esku hartu ondoren, espeziearen 104.000 ale erauzi dira orotara».

Gune jakin batzuetan belar-hiltzaile sistemiko bat ezarrita egin dute erauzketa landare handienen kasuan. Ale txikiak, aldiz, errotik atera dituzte eskuz. Emaitzak positiboak izan direla dio Sainz de Murietak. «Apenas birsortu da espezie inbaditzailea, %14a soilik, gutxi gorabehera». Gainera, espezie autoktonoa, lezka, «indarrez berragertzen ari da».

Sainz de Murietaren arabera, «Urdaibaiko estuarioaren 90 hektareatan dago `Baccharis hamilifolia´ espeziea» eta, beraz, Forua eta Kortezubiko hamabi hektarea horietan aritu ondoren, 2008an proiektua garatzen jarraituko dute, beste hamabost-hamazazpi hektareatan hasiko direlarik landarea erauzteko beharrean. Kasu horretan, «metodologia zainduagoa» erabiliko dute. «Hala, azalera unitate bakoitzeko emaitza hobeak lortu ahal izango dira, kostu ekonomikoa gutxituz».

Beste alde batetik, «prebentzioa oso garrantzisua» dela esan zuen Sainz de Murietak. Hori dela eta, «herritarrak espezie exotiko inbaditzaileek naturgunean eta bioaniztasunean duten eragin kaltegarriaz informatzeko eta sentsibilizatzeko kanpaina» jarri zuten martxan iaz. Aurten, berritasun gisa, `Landare arrotz inbaditzaileak Urdaibai Biosfera Erreserban´ gidaliburua kaleratu dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
'Baccharis hamilifolia' erauzteko programa pilotuak emaitza onak utzi ditu

Elisa Sainz de Murieta

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.