
2008-05-14 | 11:34:08
Urazcak dituen zor-agiriak kobratzea aztertzen ari dira, berriro lanean hasteko
Lehiaketaren administrariek astebeteko epea dute enpresaren egoera aztertzeko
Atzo bildu zen CCOO sindikatua Urazca enpresaren lehiaketa administrariekin, eta azken horiek astebeteko epea eskatu dute enpresaren egoera aztertzeko. Datorren eguaztenean bilduko dira berriro. Hala ere, Bizkaian eraikuntza arloan sindikatu horretako idazkari orokorra den Iņaki Merinok esan duenez, "zor-agiriak kobratzea aztertzen ari dira, berriro lanean ahalik eta lasterren hasteko". Martxoan eta apirilean egindako obra batzuen zor-agiriak kobratuta zazpi milioi euro lortu ditzaketela jakinarazi zieten lehiaketa administrariek sindikatuari, atzoko bileran.
Atzo arratsaldean, bestalde, asanblada egin zuten CCOOren Bilboko egoitzan eta bertan izan ziren Urazca enpresaren 200 bat langile. Beraien lanpostungatik eta jaso barik dituzten soldatengatik kezkatuta zeuden langileak. Merinok azaldu duenez, "enpresak badu lehentasunezko kreditu bat langileentzako. Horrekin, maiatzaren 9ra artekoa ordainduko dute. Horren zati bat Fogasak (soldatak bermatzeko fondoa) hartuko luke bere gain".
Bestalde, enpresa bakoitzaren egoera zin den aztertu gura dute epe luzeago batean. Baita bakoitzaren bideragarritasuna ere. "Eraikuntza enpresa mantentzea da asmoa, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan, hemen baititu obra gehien". Hala ere, Merinoren ustez, posible da beste autonomia batzuetako delegazioak zarratzea.
Lanpostuak
Enpresaren benetako egoera zein den jakin arte "ezin dugu esan zer gertatuko den". Hala ere, lanpostuak mantentzeko ahalegin guztiak egingo ditugu. Eraikuntza arloan langile asko daude behin-behineko kontratuekin, obra bukatu artekoak. "Horien kontratuak obra amaitutakoan bukatuko dira". Baina lanpostu finkoak mantentzen saiatuko direla esan du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.