Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2008ko uztailak 4, Barikua

2008-05-13 | 11:36:50

3.500 euroko laguntza emango dio Udalak Odolkideak elkarteari

Eligaien Bankuari eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiari emango dizkion laguntza ere zehaztu dituzte

Gernika-Lumoko Odolkideak elkarteari emango dion laguntza zehaztu zuen Tokiko Gobernu Batzordeak joan den astean. Udal arduradunek diotenez, «talde honek ekintza solidario, borondatezko eta beharrezkoa burutzen duela kontuan izanda, bere lana bultzatu nahi du administrazioak». Hartara, aurten elkarteak jasoko duen zenbatekoa 3.500 eurokoa izango da.

Beste alde batetik, Bizkaiko Elikagaien Bankuari zein Hizkuntza Eskubideen Behatokiari emango dizkion diru laguntzak ere zehaztu ditu Gernika-Lumoko Gobernu Batzordeak. Soberakin-elikagaien xahuketa ekiditzea eta horiek premia duten pertsonei laguntza ematen dien zentroetan banatzea da Elikagaien Bankuaren eginbeharra. Helburu horretan lagundu asmoz, 700 euro bideratuko dizkio Udalak.
Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen den Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, aldiz, 1.500 euro jasoko ditu aurten.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.