
2008-05-12 | 16:42:12
28 establezimenduk eman dute izena jardunbide egokien ziurtagiria lortzeko ikastaroan
Oraindik dago zabalik izena emateko epea
Oraingoz 28 establezimenduk eman dute izena jardunbide egokien ziurtagiria lortzeko Udalak antolatu duen ikastaroan. Maiatzaren 28an izango da ikastaroaren lehenengo sesioa, 16:30etik 18:30era bitartean. Oraindik astia geratzen dela eta, antolatzaileek izen-emateak zabalik jarraitzen duela gogorarazi nahi izan dute. Horretarako, Gernika-Lumoko Turismo Bulegora jo beharko dute interesatuek.
Izena eman dutenen artetik hamazazpi udalerriko establezimenduak direla ere jakinarazi du Udalak. Gainontzeko 11k, aldiz, eskualdekoak dira. Baliabide turistikoak eskaintzen dituztenak dira denak: museoak, kultur talde eta erakundeak, tabernak, jatetxeak, hotelak, kanpalekuak, nekazalturismoak eta landetxeak...
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.