Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2008ko uztailak 4, Barikua

2008-05-10 | 13:07:14

EGITARAUA

ASTRA PROIEKTUA AURRERA! BITTARTIEN PASILEKURE

MAIATZAREN 10EKO EGITARAUA


11:00, MERKATU PLAZAN

ASTRAKO 2. TXAPELKETA GASTRONOMIKOA

Kuadrila, pertsona, animalia edo dena delako bakoitzak bere jatekoa prestatuko du. Egunean bertan joatearekin nahikoa da, ez da inor aldez aurretik apuntatu behar. Edozein plater aurkeztu ahal da txapelketara, hau da, gaia librea da. Platera 14:30ean aurkeztu beharko da. Dena dela, txapelketak ez badituzu gustuko, trankil, ez da nahitaezkoa txapelketara aurkeztea. Etorri, prestatu jatekoa eta jan!


12:30, MERKATU PLAZAN

Umeentzako jolasgunea irekiko da: puzgarriak, jolasak, etab.

Trikitixaren doinuekin, sagardo kupela zabalduko dugu eta untxi-pintxoak ere izango dituzue, sagardoa laguntzeko.

Horrez gain, Carlos Cruz mexikarrak joko kooperatiboak erakutsiko dizkigu berrogei bat minutuz.

14:30, MERKATU PLAZAN

BAZKARIA

Txapelketara aurkeztu direnek platera aurkezteko unea da. Epaileak parte hartuko duten kuadriletako ordezkariak izango dira, tongorik ez egoteko.

Horren ostean, bazkaltzen hasiko gara. Mahaiak, aulkiak, kubiertoak eta kafea geuk eroango ditugu.

Bazkaldu eta gero, kantaldia eskainiko digu Jeronimo Poché kolonbiarrak.

16:30, MERKATU PLAZAN

MUNDUKO II. FUTBOLIN TXAPELKETA

ESKUPILOTA PARTIDAK PASILEKUKO FRONTOIAN

Bazkalostean apuntatuko gara batera zein bestera jolasteko.

Ordu berean, Amazigh herriaren alfabetoa eta kultura ikasteko tailerra hasiko da, ordubete inguru iraungo duena. Euren herriko mahai jokoetan jolasten ere erakutsiko digute.


20:00, PASILEKUTIK

ASTRA PROIEKTUAREN ALDEKO MANIFESTAZIOA

Eguneko ekimenik garrantzitsuena da. Pasilekuan hasi eta Astran amaituko da. Tartean, koloreak, musika, usainak, dantzak… izango ditugu, bai eta aldarrikapenak, oihuak, pankartak… ere, klaro.

21:30, PASEALEKUAN

LAGUNTZA KONTZERTUAK

THE USKI’S
SARKOR
ZEA MAYS
DELOREAN

Kontzertuen prezioa 10 euro izango da sarrera aldez aurretik erosiz gero, eta egunean bertan erosten bada 12 euro. Gernikako Aterpe, Arrano, Rugby eta Arima tabernetan erosi ahal da, eta Internet bidez ere, astrasarrerak@euskalerria.org helbidean.

Gure etxe berrirako lekualdatzean egin beharreko auzolanak ordaintzeko erabiliko dira kontzertuetako irabaziak. Beraz, ez da kontzertu hutsa izango, laguntza emateko kontzertua izango da.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.