Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2008ko uztailak 4, Barikua

2008-05-09 | 18:37:15

Erresoluzio handiko zentroaren obrak geldituta daude Urazcak ordainketak eten dituelako

Bizi duten egoera larriaz ohartarazi dute langileek eta Osakidetzak esku hartzea eskatu dute

Urazca euskal enpresak ordainketak eteteko eskaera aurkeztu du asteon merkataritza-arloko Bilboko bigarren epaitegian. Erabaki horren ondorioz, Gernika-Lumoko erresoluzio handiko zentroaren obrak geldituta daude.

Erresoluzio handiko zentroaren eraikuntzan dauden beharginen esanetan, «apirilaren 30ean, ordainketa-egunean, langileen bulegora deitu zuten enpresaren arduradunek nominen dirua ingresatuko ez zutela esanez. Hala ere, banketxeekin akordio batera heltzeko negoziazioak hasiko zituztela esan ziguten». Negoziaketak, baina, ez zuen aurreikusitako emaitzarik eman eta, ondorioz, aste honetan ordainketak eteteko eskaera egin du Urazcak.

Gauzak horrela, bizi duten egoera «larria» dela diote langileek, soldatarik ez kobratzeaz gain, ez baitute langabezira jotzeko aukerarik. Hortaz, «kaltetu bakarrak» eurek direla uste dute. «Egin dezakegun gauza bakarra itxarotea da». Hornitzaileek ere ez dute materialerik eramango aurrerantzean, eta atzo bertan garabiaren aginteak kendu zizkieten. Euren esanetan, «ziur aski astelehenean argi-indarra moztuko dute».

Eraikuntzatik eta etxebizitzen salerosketatik etorritako sarrerak izan dira orain arte Urazca enpresaren diru iturri garrantzitsuenak eta, dirudienez, sektoreak bizi duen «gainbeheran» dago arazoaren muina. Guztira, 90 milioi euroko zorra dauka eta epaitegietan ordainketak eten ostean, laster hasiko da berorren hartzekodunen lehiaketa. Modu horretan, bere pasiboa modu ordenatu batean kitatuko du Urazcak.

Bien bitartean, erresoluzio handiko zentroa «urgentea» den heinean, euren egoerari irtenbidea emateko aukera Osakidetzak esku hartzea da erresoluzio handiko zentroaren obrako langileen arabera.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

2008-05-09

LANGILEAK BORROKARA!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Erresoluzio handiko zentroaren obrak geldituta daude Urazcak ordainketak eten dituelako

Obrak geratuta daude

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.