
2008-07-08 | 13:09:33
Gernikako Euskal Jaian kantaldia eskainiko dute Erramun Martikorenak eta Gorka Knorrek
Mikel Markez eta Niko Etxart ere izango dira
Euskal jaiaren egitarauaren berri eman du Udalak. Jose Mari Gorroño alkateak eta Jesus Mari Alberdi jaietako zinegotziak jakitera eman dutenez, iluntzeko kantaldian Erramun Martikorenak eta Gorka Knorrek ere parte hartuko dute, Niko Etxartekin eta Mikel Markezekin batera.
2008-07-07 | 14:42:35
San Fermin txiki ospatu dute umeek San Kristobal plazan
Goizean zehar ospatu dute San Fermin eguna ehundik gora umek
San Fermin eguna izanik, hainbat izan dira Ehunzangoren deialdia jarraitu eta San Kristobal plazara hurreratu diren umeak. Arropa zuriak eta zapi gorriak nagusitu dira bertan.
2008-07-07 | 13:41:20
`Euskaraz Bai´ ziurtagiria dute Gernikako 28 entitatek
Bai´ziurtagiria dute herriko hogeita zortzi entitatek. Zapatuan banatu zituen Bai Euskarari Ziturtagiriaren Elkarteak hizkuntzarekiko konpromisoa adierazten duten agiriok. Horietatik 11k `Zerbitzua Euskaraz´ maila lortu dute, eta 17k `Bidean ´ maila. Hainbat lagun batu ziren zapatuan, Aitzol Zubizarreta kazetariak gidatu zuen banaketa ekitaldian.
2008-07-04 | 17:52:58
San Fermin eguna ospatuko dute umeek astelehenean, Agarren
11:00etan jarri dute hitzordua, San Kristobal plaza
2008-07-04 | 16:10:18
Gernikako piperra izango da protagonista biharko azoka berezian
Bizkaiko Txakolina eta Errioxako ardoa dastatzeko aukera ere izango da goizean zehar, Merkatu plazan
2008-07-03 | 17:42:05
Gernikako Ezker Abertzaleko zinegotziek Herri Asanblada deitu dute biharko
Ezker abertzaleko zinegotziek gobernuan dauden urte betean egindako lana aztertu eta urrera begirako erronka nagusiak zehazteko herri asanblada deitu dute uztailaren 4rako. Bariku honetan 19:00etan egingo dute batzarra Gernikako Harizpe elkartean.
2008-07-03 | 11:27:37
Espazio bat aldarrikatzeko batuko dira gaur gazteak
Auditorioan jarri dute hitzordua, 19:30ean
Autogestiorako espazio bat aldarrikatu asmoz, Antzerki Eskolak, Lilibertsok, Busti Irratiak, Iparragirre musika-elkarteak, Trinkete antitxokoa eta Ieup! Gazte Asanbladak agerraldia egingo dute gaur arratsaldean. Diotenez, sei hilabete daramatzate kalean. "Urte erdi, euri asko. Ezin dugu gehiago itxaron. Pasilekue orain"
2008-07-02 | 16:01:30
Zapatuan banatuko dituzte 'Euskaraz bai' ziurtagiriak
Merkatu plazan egingo dute ekitaldia, azoka berezia aprobetxatuz
Herriko zenbait elkartek, komertziok eta profesionalek lortu dute dagoeneko 'Euskaraz bai' ziurtagiria. Hartutako konpromiso horren erakusgarri, ziurtagiria jasoko dute zapatuan, Merkatu plazan egingo den ekitaldi publikoan. 13:30ean izango da eta Aitzol Zubizarreta ariko da aurkezle lanetan.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.