Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gernika-Lumo
2008ko abuztuak 29, Barikua

Azken ordukoak

2008-07-25 | 12:19:35

Udalak inspekzio zerbitzuagaz jarraituko duela iragarri du

Xabier Irazabalek "ontzat" eman du urtarriletik egindako lana

Hiritarren Segurtasun saileko zinegotzi Xabier Irazabalek kaleen eta eraikinen inspekzio zerbitzuaren lana goraipatu du. Zinegotziaren esanetan, Rafael Carrero udaltzainak zuzendutako zerbitzuak «herriaren itxurari» mesede egiten dio.

Ez du erantzunik

2008-07-25 | 12:04:25

Astrako aparkalekua egokitzen hasi da Udala

Gernikako jaiak baino lehenago zabaldu gura du

Astrako lursailean aparkalekua egiteko lanak hasi ditu Udalak. Hain zuen, lursaila egokitzen ari da, eta Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaiak hasi orduko prest izan gura du. «Abuztuaren 13rako aparkalekua erabilgarri egotea da gure asmoa», Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok atzo azaldu zuenez.

Ez du erantzunik

2008-07-22 | 13:27:41

Bihar hasiko dira Pablo Picasso kalea oinezkoentzat bihurtzeko lanak

Lanak urriaren amaierarako amaituta egongo direla dio Udalak

Bihar hasiko dira Pablo Picasso kalea oinezkoentzat bihurtzeko lanekin. Lan horiek, gainera, "ondo programatuta" egin gura ditu Udalak. Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok azaldutakoaren arabera, "lehenengo lorategiaren aldean egingo dira lanak, eta gero egokituko da kalearen beste aldea". Lanok herritarrei ahalik eta traba gutxien egiteko, sare bat jarriko dute.

8 erantzun

2008-07-21 | 15:14:02

Udala pozik I. Euskal jaiarekin

Euskal Jaiak izan duen harreragaz pozik azaldu dira Gernika-Lumoko udal ordezkariak. Jaietako zinegotzi Jesus Mari Alberdik esandakoaren arabera, "jendea ibili zen bai Pasealekuan zein San Juan Ibarra plazan". Euskal Jairako atera dituzten zapiak ere "ia denak" saldu dituztela adierazi du. "2.900 atera genituen eta 2.000 saldu ditugu". Gaueko kantaldian ere mila lagun baino gehiago batu zirela argitu du.

8 erantzun

Astra ondoko lursaila erosi du dagoeneko Udalak

2008-07-18 | 15:14:34

Astra ondoko lursaila erosi du dagoeneko Udalak

"Gaurko eguna inflexio puntu bat izatea" gura duela esan du alkateak

Gaur goizean sinatu dute Jose Mari Gorroño alkateak eta Jose Maria Garmendiak Astra eraikinaren ondoko lursailaren salerosketa kontratua, notario aurrean. 3,9 milioi euro ordaindu ditu Udalak lursaila. Orain bi urte inguru aurreko legegintzaldiko udal gobernuak erosi zion Inmogroup enpresari beste zati bat. Kasu horretan, eremua txikiagoa izanik, 940.000 euro ordaindu zituzten.

Ez du erantzunik

Udalbatzak oniritzia eman dio Astra proiektua Pasealekuko eskoletan kokatzeko proposamenari

2008-07-17 | 14:35:49

Udalbatzak oniritzia eman dio Astra proiektua Pasealekuko eskoletan kokatzeko proposamenari

Behin-behinean erabili ahalko du koordinadorak eraikina, beti ere eskolen desafekzioa egiten baldin bada

Azken asteetan behin eta berriro aldarrikatu du Astrako koordinadorak gune autogestionatu baten beharra dagoela herrian, arma lantegi izandakoa konpontzen den bitartean. Atzo bertan eman zuen koordinadorak urrats berri bat, Pasealekuko eskolen proposamena mahaigaineratuz osoko bilkuran.

Ez du erantzunik

Ingurumen diputatuak alkatearen aurka esandakoak gaitzetsi ditu udalbatzak

2008-07-17 | 12:54:45

Ingurumen diputatuak alkatearen aurka esandakoak gaitzetsi ditu udalbatzak

Errektifikatzeko eskatuko dio udalbatzak Iosu Madariagari

Iosu Madariaga Ingurumen diputatuak hitz gogorrak izan ditu asteon, Euskadi Irratian Guggenheim berriaren gainean egindako elkarrizketa batean. Haren esanetan, "askok izan dute Gernika ahoan, eta alkatearen jarrera maltzur, zital eta arduragabea salatu nahi dut publikoki, hasieratik agertu baitzen Gernikarentzako izango zela esanez. Ez dakit herritarrengan esperantza antzuak sortzea bazuen helburu".

Erantzun 1

Agroskate jaialdiko antolatzaileak gustura azaldu dira zapatuan egindakoagaz

2008-07-15 | 15:34:35

Agroskate jaialdiko antolatzaileak gustura azaldu dira zapatuan egindakoagaz

Euriak eguneko egitarauan eragin zuen

Skate zaleek Gernika-Lumoko ‘El Pesebre’ parkean izan zuten hitzordua zapatuan Agroskate jaialdiaren XVIII. edizioan. SkateBlacks Lagunacks elkarteak ekintzez jositako hamalau orduko jardunaldia antolatu zuten. Taldea gustora azaldu da egindakoagaz: «Euriak ez zuen jaialdiaren erritmoa apurtu. SkateBlack Lagunacks elkarteko kideen ekimenei esker, publikoa gurean mantentzeko gai izan ginen».

Ez du erantzunik

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.