
2008-07-03 | 17:42:05
Gernikako Ezker Abertzaleko zinegotziek Herri Asanblada deitu dute biharko
Ezker abertzaleko zinegotziek gobernuan dauden urte betean egindako lana aztertu eta urrera begirako erronka nagusiak zehazteko herri asanblada deitu dute uztailaren 4rako. Bariku honetan 19:00etan egingo dute batzarra Gernikako Harizpe elkartean.
2008-07-03 | 11:27:37
Espazio bat aldarrikatzeko batuko dira gaur gazteak
Auditorioan jarri dute hitzordua, 19:30ean
Autogestiorako espazio bat aldarrikatu asmoz, Antzerki Eskolak, Lilibertsok, Busti Irratiak, Iparragirre musika-elkarteak, Trinkete antitxokoa eta Ieup! Gazte Asanbladak agerraldia egingo dute gaur arratsaldean. Diotenez, sei hilabete daramatzate kalean. "Urte erdi, euri asko. Ezin dugu gehiago itxaron. Pasilekue orain"
2008-07-02 | 16:01:30
Zapatuan banatuko dituzte 'Euskaraz bai' ziurtagiriak
Merkatu plazan egingo dute ekitaldia, azoka berezia aprobetxatuz
Herriko zenbait elkartek, komertziok eta profesionalek lortu dute dagoeneko 'Euskaraz bai' ziurtagiria. Hartutako konpromiso horren erakusgarri, ziurtagiria jasoko dute zapatuan, Merkatu plazan egingo den ekitaldi publikoan. 13:30ean izango da eta Aitzol Zubizarreta ariko da aurkezle lanetan.
2008-07-02 | 11:24:33
Hegoafrika: Apartheidetik demokraziara
Erakusketa ipini dute Bakearen Museoan
Hegoafrikarren borrokaren historiaren zati bat ikus daiteke egunotan Bakearen Museoan. `Apartheidetik demokraziara: askatasunaren aldeko borroka hegoafrikar errepublikan´ alde baterako erakusketa izango da ikusgai irailaren 14ra arte.
2008-07-01 | 14:09:33
Egitarau zabala izango da asteburuan, Agarreko jaietan
Barikutik domekara bitartean hainbat jarduera izango dira San Kristobal plazan eta inguruetan
Agarre auzoa jaietan murgilduko da datorren asteburuan. Orain urte batzuk hasi ziren antolatzen auzo horretako jaiak, baina, urteek aurrera egin heinean sustraitzen doaz gernikarren artean. Jai arloko zinegotzi Jesus Mari Alberdiren esanetan, "Agarreko jaiak dagoeneko finkatuta daudela esan daiteke eta oso garrantzitsuak dira Gernika-Lumorentzat".
2008-06-30 | 16:38:50
Martxan dira udaleku musikalak
Gaur goizean hasi dira jarduerak
Udako kanpamenduez gain, umeek badute bestelako eskaintza uztailerako. Izan ere, Segundo Olaeta Musika Eskolak aurten ere ipini ditu martxan Udaleku musikalak. Gaur goizean ekin diete batik bat umeak musikara erakartzea helburu duten jarduerei. Hainbat dira helburu hori lortze aldera erabiltzen dituzten metodoak, jokoa, esaterako.
2008-06-30 | 16:36:58
197 ume ari dira parte hartzen jardueretan
Gernika-Lumoko Udaleko Gazteria sailak eta Ehunzango aisialdi taldeak antolatuta, udako kaleko kanpamenduetan ematen dute goiza dagoeneko 197 umek. Hainbat dira aurreikusita dituzte jarduerak uztail osorako. Gaur taldeka aritu dira jolasean, baina barikuan denak batuko dira jai handi baten inguruan
2008-06-30 | 12:54:18
Iturbe anaiak izango dira idiproba triangularreko irabazleak
Lorategietako proba eta Lumokoa irabazi ondoren Iturbe anaien idiparea izango da txapelketako txapelduna.
Jaiak
Mundakako jaiak
MUNDAKA, Mundakan - 2008-06-21
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.