Udalen autonomia defendatu du Gorroñok Legebiltzarrean

2012/02/16
Nork

Sopelako alkate Saioa Villanuevagaz batera Eusko Legebiltzarrean izan da Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño, aste honetan. Hain zuzen, Eusko Legebiltzarrean erakundeen arteko bikoiztasunak aztertzeko sortutako batzordean izan ziren biak. Gaur egun hainbat arlotan emoten diren bikoztasunek gastua handitu eta kudeaketa zaildu besterik ez dutela egiten esan zuen Gorroñok. Horregatik, udalek autonomia handiagoa behar dutela eskatu dute alkateek. «Betebehar publikoen arloa ondo zehaztuta egon behar luke, eta izaera iraunkorra izan beharko luke». Bikoiztasun horrek orain zenbait konpetentziatan gastuak bikoiztea dakarrela esan zuen Gorroñok, «eta administrazioen lana be zapaldu egiten da».

Udalen kasuan, administrazioen konpetentziak bikoiztea udal erakundeen kudeaketan eta aurrekontuak zehazterako orduan arazoak dakartzala dio Gorroñok. «Gaur egun lurralde mailako hiru maila daude: autonomia erkidegoa, lurralde historikoa eta herri erakundeak, eta udalak ziurgabetasun egoeran gaude, ez baitakigu zehatz gure betebeharrak zeintzuk diren». Horregatik, bikoiztasunen legea zehaztuko duen erreforma prezmiazkoa dela uste du Gernika-Lumoko alkateak.

Urdaibai Biosfera Erreserba den heinean,  jarduera ekonomikoen garapena bultzatzea bete beharreko premisa dela zaldu zuen Gorroñok, herritarrek bertan mantentze aldera. Hori, baina, ez da bete, Gorroñoren iritziz. «1984. urtean izendatu zuten Urdaibai biosfera erreserba, eta azken 27 urteetan Gernika-Lumon bakarrik 3.000 lanpostu baino gehiago galdu dira». Gaur egun herriko biztanleek lan egiteko kanpora joan behar izaten dutela azaldu zuen alkateak. Horregatik, inplikazioa eskatu zien parlamentariei.

Etiketak: , , , , ,

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 13 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]