“Madrildik datorren inposaketa” dela iritzita, lan erreforma salatu du kalean LAB sindikatuak

2012/02/10
Nork

Busturialdeko LABek deituta, elkarretaratzea egon da gaur eguerdian Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren inguruan, Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal Herriak lan erreformari ez lelopean. Lan erreforma “Madrildik datorren inposaketa bat” dela eta “krisiari aurre egiteko baino langileen kontrako beste neurri bat” dela esan du Aitziber Barandika sindikatu horretako Busturialdeko eta Lea-Artibaiko  arduradunak. Haren hitzetan, “berriro ere, gutxi batzuen interes ekonomikoak defendatzeko, langile eta herritar guztion kontrako eraso bortitz bat martxan ipintzera doaz. LAB sindikatuak argi esan du krisi hau ez dela edonolako krisi bat, sistema bera, sistema kapitalista, dagoela krisian eta bertatik ateratzeko bi bide daudela: langile eta herritarren eskubide guztiak kenduz kapitalismo basati bat bultzatzea, kapitalari botere guztia emanez; edota, eredu ekonomikoaren aldaketa bideratzea, zeinetan ekonomia pertsonen eta herrien zerbitzurako egongo den, eta ez alderantziz”.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Biniloa, festarako aitzakia gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtean behin Beasaingo Igartza auzoko jaietan musika jartzeko ohitura zuen Jon Olanok (Beasain, 1973). CDekin aritzen zen, bera bakarrik, bost-sei orduan. Gerora, Beasaingo gaztetxean kontzertuak-eta izaten zirenean, Olanok erabaki zuen festari segida emateko musika jartzea, jendea garagardo batzuk hartzen ari zen bitartean. Egoitz Irizar (Beasain, 1975) gehitu zitzaion zeregin horretara. Igartzako hurrengo festetan, elkarrekin aritu [...]


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 5 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 13 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]