Jose Antonio Arana Martija omenduko du Euskaltzaindiak

2012/01/25
Nork

Euskaltzaindiak Jose Antonio Arana Martija (1931-2011) gernikarra omenduko du barikuan, Bilboko egoitzan. Akademiak jakinarazi duenez, gernikarra legez  2011. urtean hildako beste euskaltzain batzuk be omenduko ditu ekitaldi berean: Vahan Sarkisian (1954-2011), Fernando Mendizabal (1934-2011) eta Xabier Gereño (1924-2011).

Bilboko egoitzan izango den ageriko bilkuran egingo diete omenaldia iaz zendutako lau euskaltzainei. 12:00etan hasiko da ekitaldia eta zenbait hilberri txosten irakurriko dituzte. Hala, euskaltzain emeritu gernikarraren omenez txosten bana irakurriko dute Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzainek eta Begoña Arana Jose Antonio Aranaren arrebak.

Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzain izandakoaren hilberri txostena Xabier Kintanak irakurriko du eta Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak, aldiz, Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlearena. Xabier Gereño ohorezko euskaltzain izandakoaren kasuan, Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzain osoek txosten bana irakurriko dute.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 minutu · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 9 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]