Meningitisak jota hil da 18 hilabeteko ume bat

2011/12/22
Nork

18 hilabeteko ume bat hil da Gernika-Lumon, eta meningitis kasua izan dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailak. Haren bikia Gurutzetako ospitalean dago, ingresatuta. Osasun saileko prentsa zerbitzutik adierazi dutenez, umea onera egiten ari da.

Atzo iluntzean eroan zituzten bi umeak anbulatorioko urgentzia zerbitzuetara, eta han bertan zendu zen haurra. Haren ahizpa Gurutzetara eroan zuten.

Azterketa bakteriologikoen emaitzak izanda, meningitis kasuetarako zehaztuta dagoen protokoloa ipini dute martxan umeekin harreman estuagoa izan dutenei eta Gernika-Barrutia Haurreskolan.

Gernika-Barrutian eskolatutako haurraren heriotza “atsekabe handiz” sentitzen duela adierazi du Haurreskolak-Partzuergoak, ohar bidez; eta doluminak emon dizkio haren  familiari. Era berean, eskolako familiak informatuta mantentzeko helburuagaz, Gernika-Barrutiako haurreskolan bilera egingo dute, non Haurreskolak-Partzuergoko ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko ordezkariek be parte hartuko dute.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 33 segundo · Ikusi

    Atzo hegazkinean BOko zale guti (5 kondatu nituen) eta gehienak Londresera bestela jiniko turistak. Hala ere euskara bili-bolo zebilen. Ez litaike gaizki karrikan berdin balebil


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 7 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]