Bilbao Hiria lehiaketa irabazi du The Riff Truckersek

2010/11/29
Nork

XXII Bilbao Hiria Lehiaketa irabazi du The Riff Truckersek. Zapatuan eman zuten kontzertua, finalera heldu ziren Mobydick eta The Yellow Big Machine taldeekin batera.

Pop-Rock sailean aritu ziren hirurak, eta talde gernikarrak lortu zuen saria. “Itxaropentsu” zeudela esan zuen taldeko abeslari Gorka Romanek joan den astean, finalera heñdu ziren beste bi taldeen maila ere “oso altua” bazen ere. The Riff Truckersek Bilbao Hiria lehiaketan parte hartu duen lehenengo aldia izan da, eta aurrerantzean nola jokatuko duten “irabazteak duen oihartzunaren” araberakoa izango dela azaldu duen Romanek. “Dena den, bigarren disko luzeari begira gaude dagoeneko”.

Etiketak: , , , ,

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Kanpanolue’ berbena bihar, 18:00etan, Errebote plazan gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    “Kanpanolue” haur eta familientzako berbena parte-hartzailea egingo dute bihar, larunbata, Villabonan. Antzezlana Erreboteko plazan izango da, 18:00etan, eta euria egiten badu, Berdura plazan egingo dute. Ikuskizunari buruzko informazioa: http://www.eidabe.com helbidean zintzilikatu dute.


  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 3 minutu · Ikusi

    20:00 orenetan (Londresko orena) izanen da finala, 21:00etan Euskal Herrian. Hegoaldean telebista katerik ez du emanen finala. Aukera onena Berriketanetik jarraitzea edo txartel gorri zuzen bat bilatzea…


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,