Udal langileen zerrendan 2008an egindako aldaketa baliorik barik utzi du epaitegiak

2012/01/26
Nork

2008ko azaroaren 24ko udalbatzarrean udal langileen zerendan aldaketak egiteko udalbatzak hartutako erabakia legez kanpokoa dela ebatzi dute epaileek. Bi sententzia emon dira horren gainean, bi salaketari erantzunez, eta biek gauza bera ebatzi dute: erabakia negoziazio mahaia osatu barik hartu zuela udalak; beraz, ez zuela legezko prozedura bete.

Irakurri gehiago

Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatuko du Gernikako Udalak

Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatuko du Gernika-Lumoko Udalak, atzoko osoko bilkuran hori exijitzen zuten bi mozio onartu ostean. Bai Bilduk eta baita EAJk atzoko osoko bilkuran aurkeztutako mozioak onartu zituen udalbatzarrak.

Irakurri gehiago

Jose Antonio Arana Martija omenduko du Euskaltzaindiak

2012/01/25
Nork

Euskaltzaindiak Jose Antonio Arana Martija (1931-2011) gernikarra omenduko du barikuan, Bilboko egoitzan. Akademiak jakinarazi duenez, gernikarra legez  2011. urtean hildako beste euskaltzain batzuk be omenduko ditu ekitaldi berean: Vahan Sarkisian (1954-2011), Fernando Mendizabal (1934-2011) eta Xabier Gereño (1924-2011). Bilboko egoitzan izango den ageriko bilkuran egingo diete omenaldia iaz zendutako lau euskaltzainei. 12:00etan hasiko da ekitaldia [...]

Irakurri gehiago

Muxikan poligonoa egiteko Plan Partzialaren egitasmoa ez du onartu Udalak

Busturialdeko Industrialdea Elkarte Anonimoak ‘Miango-Agerretxe-Untxeka’ jarduera ekonomikoetarako gaitzeko aurkeztu zuen sektorearen Plan Partziala ez du onartu Muxikako Udalak.

Irakurri gehiago

Hiru dimentsiotako filmak emoten hasiko da Lizeo Antzokia asteburuan

Hiru dimentsiotatako filmak eta digitalak ugalduz doazen sasoi honetan, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak ez du atzean geratu gura izan eta, proiektagailu barria erosita, sistema horiekin filmatutako lanak emoten hasiko da asteburuan. Zehazki, El gato con botas emongo dute hiru dimentsiotan, eta Mision imposible. Protocolo fantasma digitalean. Udalak jakinarazi duenez, 80.000 euroko inbertsioa egin dute sistema barria ezartzeko. Dena den, orain arteko programazioa mantenduko dutela azaldu dute, helburua, beti be, [...]

Irakurri gehiago

Meningitisak jota hil da 18 hilabeteko ume bat

2011/12/22
Nork

18 hilabeteko ume bat hil da Gernika-Lumon, eta meningitis kasua izan dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailak. Haren bikia Gurutzetako ospitalean dago, ingresatuta. Osasun saileko prentsa zerbitzutik adierazi dutenez, umea onera egiten ari da. Atzo iluntzean eroan zituzten bi umeak anbulatorioko urgentzia zerbitzuetara, eta han bertan zendu zen haurra. Haren ahizpa [...]

Irakurri gehiago

Ehun urte bete dituen Jon Aldekozea omendu du Gernika-Lumoko Udalak

2011/12/02
Nork

Jon Aldekozea omendu du gaur eguerdian Gernika-Lumoko Udalak, 100 urte bete  dituelako. Aldekozea bera eta bere senideak Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñogaz bildu dira, eta alkatearen eskutik oroigarria hartu du omenduak. Bere mendeurrenean Aldekozeari harrera egiteaz “pozik” dagoela azaldu du alkateak. Hilaren 7an piztuko dituzte Gabonetako arbolaren argiak, eta aurten horretaz Aldekozea bera arduratuko dela [...]

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]